Gizartea -
Hezkuntza-jardunaldiak bihar
Eskola 2.0 programak 400 irakasle bilduko ditu EITBren egoitzan
400 aditutik gora metodologia berriak eta Internet bidezko tresna didaktikoak izango dituzte hizpide Bilbon.
Erredakzioa
Eskola 2.0ren jardunaldia hartuko du EITBko Bilboko egoitzak.bihar, martxoak 10. Bertan metodologia eta material didaktikoen inguruan jardungo dute.
400 irakasletik gora hitzordua dute, 9:00etatik 14:00ak arte, EITBko Multibox aretoan. Hezkuntza sailak Eskola 2.0 programari zuzenduko dizkion metodologia berriak, hezkuntza-eduki digitalak eta Internet bidezko tresna didaktikoak izango dituzte hizpide.
Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak izango du ekitaldiari hasiera emateko ardura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea