Gizartea -

Auzitegi Gorena

Kartzela-zigorra, Bilboko kanabis elkarte bateko arduradunei

Auzitegi Gorenak ebatzi du  'Pannagh' elkarteko arduradunek osasun publikoaren aurkako delitua egin dutela.

Gorenak Bilboko Pannagh cannabis elkartea zigortu du

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak zigortu egin ditu 'Pannagh' kanabis kontsumitzaileen elkarteko presidentea, bokala eta bi bazkide, osasun publikoaren kontrako delitua egotzita. Lehendabiziko biei urtebete eta zortzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri die; beste biei, sei hilabeteko kartzela-zigorra.

Horrenbestez, Gorenak atzera bota du defentsaren absoluzio eskaera eta onartu egin du Fiskaltzak aurkeztutako helegitearen zati bat.

Ebazpenak azpimarratzen du kanabisa landatze eta banaketa prozesua modu antolatuan egiten zutela, denboran irauteko asmoz, eta ‘Pannagh’ elkarteak 300 bazkide baino gehiago zituela eta kide gehiago izateko aukera ematen zuela. Gauzak horrela, Zigor Kodearen 368. Artikuluan aipatzen den osasun publikoaren kontrako delitu bat egin dutela uste du eta kasu hau baimendutako kanabis landatze konpartitu batekin lotu ezin daitekeela erantsi du.

Bestalde, Fiskaltzak legez kanpoko elkartea osatzea eta talde kriminaleko kide izatea ere egotzi zien, baina Gorenak errugabetzat jo ditu bi kasu horietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak