Gizartea -

Suteak

Bi sute handi daude piztuta Berango eta Sopela inguruetan

Sua zortziak eta erdiak aldera hasi da, eta Sustatxa Bidea izeneko gunean, Berangon.

Berangoko sutearen irudi ikusgarriak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileak Berango eta Sopelari eragiten dieten bi sute handi itzaltzeko ahaleginetan dabiltza. Suaren eraginez trafikoa eten behar izan dute Unbe gainean, baita etxebizitza bat hustu ere, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak adierazi duenaren arabera, sua zortziak eta erdiak aldera hasi da, eta Sustatxa Bidea izeneko gunean, Berangon. Hortik zabaldu egin da, eta haizearen eraginez handi bihurtu da. Hori de la eta, suhiltzaileen lana zailtzen ari da.

Sugarrak bizitokietatik gertu iritsi dira, eta suhiltzaileek Sopelatik gertu dauden bizilekuak hustu behar izan dituzte.

Suhiltzaileek jazoeraren tokira iritsi diren arte bertako bizilagunak euren kabuz egin diote aurre suari.

Hainbat sute beste hainbat udalerritan

Hainbat sute jazo dira gaur arratsaldean hainbat euskal udalerritan; besteak beste, Deban edota Leioa, Ispaster eta Ereñon. Gainera, Bilboko Uretamendi auzoan zegoen suteak indarra hartu du berriro.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailaren arabera, suhiltzaileak gune horietan guztietan ari dira jardunean, suteak itzaltzeko asmoz. Sute gehienak sastraka guneetan gertatu dira.

Horiez gain, Deban baserri batek hartu du sua, eta horren eraginez bi pertsona eraman behar izan dituzte ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sopela Suteak gaur Gizartea Gaurko azken ordukoa Berango azken ordukoa