Gizartea -
Soldatzen zegoen
Pertsona bat ospitaleratu behar izan dute kea arnasteagatik, Gorlizen
Gainera, beste hainbat sute jazo dira beste hainbat udalerritan: Leioa, Ispaster, Ereño eta Deban.
Agentziak | Erredakzioa
Pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik, Gorlizeko autoen mekanika-lantegi batean jazo den sutearen ondorioz.
Segurtasun saileko iturriek jakitera eman dutenez, sutea arratsaldeko laurak bueltan gertatu da lantegi barruan, eta haren eraginez barruan zeuden hainbat auto kaltetu dira.
Aipatu lantegia Gorlizeko Gaminiz kaleko etxebizitza batzuen azpian dago kokatuta, eta sua dela-eta hogei pertsona atera behar izan dituzte hogei etxebizitzatik.
Dirudienez, eraman behar izan dute pertsona soldatzen ari zen, eta jarduera horren ondorioz piztu da sua.
Zauritua Gurutzetako ospitalera (Barakaldo) eraman dute.
Hainbat sute beste hainbat udalerritan
Hainbat sute jazo dira gaur arratsaldean hainbat euskal udalerritan; besteak beste, Deban edota Leioa, Ispaster eta Ereñon. Gainera, Bilboko Uretamendi auzoan zegoen suteak indarra hartu du berriro.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailaren arabera, suhiltzaileak gune horietan guztietan ari dira jardunean, suteak itzaltzeko asmoz. Sute gehienak sastraka guneetan gertatu dira.
Horiez gain, Deban baserri batek hartu du sua, eta horren eraginez bi pertsona eraman behar izan dituzte ospitalera.