Gizartea -

Nafarroa

Arantzako sutea, kontrolpean baina oraindik itzali gabe

Haize-norabidearen aldaketak etengabeak eta haize-bolada gogorrak ari dira izaten. Pertsona bat zauritu da itzaltze-lanetan.

Sutea, Arantzan. Argazkia: EiTB
Sutea, Arantzan.
140 hektarea kiskali ditu jada Arantzako suteak

1:33

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantzan (Nafarroa) Eguzkialdea eta Aientsako auzoen artean ostegun gauean piztu zen sutea kontrolpean dago jada, baina ez erabat itzalita.

Haize-norabidearen aldaketak etengabeak dira azken orduotan, eta horrek oztopatzen ditu lanak; gainera, bolada gogorrak ari dira jasotzen, eta, hortaz, helikopteroak ezin dira aireratu.

Gainera, pertsona bat zauritu da sua itzalzeko lanetan ari zela, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Boluntario moduan ari zen lanean, eta eroritako harri batek jo egin du. bertatan artatu dute eta, ondoren, erietxera igorri. Kolpea du sorbaldan eta femurra apurtuta.

Goizaldean berpiztu da

Ostiraletik larunbaterako gauean, haize-norabidean jasotako aldaketa bortitz batek berpiztu du sutea, kontrolpean izateko gertu-gertu zegoela; goizean egondako beste aldaketa batek, baina, fronterik arriskutsuena menperatzea ahalbideratu du.

Ikertzen ari dira ea sutea nahita piztutakoa izan ote den, eta, halaber, kalteturik dagoen eremua nolakoa den ari dira neurtzen. Cordovilla, Oronoz eta Altsasuko suhiltzaileak ari dira lanean, eta Bera, Lesaka eta Goizuetako boluntarioak ere badaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Suteak albisteak Eguneko albisteak