Gizartea -

SUTEAK

Igeldoko sutea itzali, eta Igantzikoa kontrolpean dute

Haizeak sua itzaltzeko lanak zaildu baditu ere, Igeldokoa itzali dute jada, baina Donostiako suhiltzaile-talde bat geratu da, eta gauean ere bertan jarraituko du, badaezpada.

Igeldo sutea
Igeldo sutea
Gau luzea izan da igeldotarrenzat eta suhiltzaileentzat

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo arratsaldean Igeldo mendian piztutako sutea dagoeneko itzali dute, baina suhiltzaile-talde bat bertan geratu da, ingurua zaintzen, eta hala jarraituko dute gauean ere.

Gauean zehar suaren arriskupean zeuden guneetako hainbat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte sua gertu zegoelako. Bi landetxetan ostatu hartuta zeuden hogei bat lagun Donostiako aterpetxe eta hotel batera eraman dituzte gaua igarotzera. Bost baserritako bizilagunak ere atera behar izan dituzte, eta lagun eta senideen etxebizitzetan eman dute gaua.

igeldo orio incendio sutea

Donostiako alkatearen bisita

Donostiako alkate Eneko Goiak bisitatu du, larunbatean egin zuen moduan, sugarrek kaltetutako gunea. Alkateak emandako azalpenen arabera, suak Igeldoko eremu handia erre du (200 bat hektarea), eta kiskalitako eremua Donostia eta Orioko lurretan dago. "Gehiengoa zuhaixka baxua da, ez dago ia zuhaiztirik", esan du.

Eneko Goiak nabarmendu du egoera “arriskutsua” izan dela, sutea baldintza oso berezitan sortu baita: Gipuzkoako hiriburuan, larunbatean 25 gradu zeuden, nahiz eta urte amaieran egon, eta, gainera, “landaredia oso lehor dago”.

Igantziko sutea

Igantzi eta Lesaka arteko baso batean atzo piztutako sutea ere kontrolatu dute suhiltzaileek.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, goizean goiz, Iruñeko suhiltzaile parketik bederatzi kamioi igorri dituzte Igantzira, han atzotik ari zirenei laguntzera. Cordovillako, Oronozko, Altsasuko, Aurizko eta Nabaskozeko suhiltzaileak aritu dira lanean kaltetutako tokian.

Kearen ondorioz, N-121-A errepidea moztuta egon da hainbat orduz bi noranzkoetan, Igantziko Benten parean. Inguruko baserri bateko bizilagunak ere etxetik atera dituzte, badaezpada.

Lehen ikerketen arabera, linea elektrikoaren gainera eroritako zuhaitz batek eragin zuen sutea, eta, haizearen ondorioz, berehala zabaldu da sua.

Uxue Barkos Gobernuko presidenteak aginte aurreratuko postua bisitatu du, Lesakako suhiltzaile boluntarioen parkean. Bertan, egoeraren berri eman diote, eta sua itzaltzeko lanen nondik norakoak azaldu dizkiote. Barkosek zoriondu egin ditu suhiltzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Albisteak Nafarroa Eneko Goia bideoak Uxue Barkos bideoak Suteak albisteak Gizartea bideoak Orio Gaurko azken ordukoa Igeldo gaur