Gizartea -
Hezkuntza
Alderdiak hirueletasunaren alde daude, baina zuhurtzia agertu dute
Hezkuntza Sailak 5na ordu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez klaseak ematea nahi du. Hortik aurrera, ikastetxeei askatasuna emango die, hizkuntza eredu propioa garatzeko.
Erredakzioa
Hezkuntza Sailak egindako hiruletasunaren proposamena onartu dute Eusko Legebiltzarreko taldeek. Datorren urtetik aurrera hirueletasun proiektu esperimental berri bat abian jarriko dute ikasgeletan. Dena den, taldeek arretaz hartu dute proposamena.
Gutxienez 5 edo 6 ordu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez klase ematea proposatu du Eusko Jaurlaritzak. Hortik aurrera, ikastetxeei askatasuna emango die, hizkuntza eredu propioa garatu dezaten.
EAJ, PSE, PP, Aralar eta EA taldeak izan dira LegebiltzarrekoHezkuntza batzordean. Alderdi hauetako ordezkari batek ere ez dio ukoegin proposamenari, baina euren zalantzak agertu eta arretaz hartu duteCelaaren proposamena.
Orotara, Euskal Autonomia Erkidegoko 40 zentrok aplikatuko dute proposamen hau datorren ikasturtetik aurrera, eta modu esperimentalean.
Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak aurkeztu du gaur Jaurlaritzaren proposamen berria. "Bueltarik gabeko bideari ekin diogu", esan du.
Gauzak horrela, datozen hiru urteetan, parte hartu nahi duten 40 ikastetxe horietan hiru hizkuntzatan ikasiko dute: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Sailburuak zaldu duenez, esperientzia honetan parte hartzea borondatezkoa izango da, bai ikastetxe eta baita familientzat ere.
Hiru urte igaro ondoren, Hezkuntza Sailak aztertu egingo ditu saioak eman dituen emaitzak. Helburua, sistema hiru-eleduna moldatzea.
Celaak argi utzi nahi izan du egungo hizkuntza-ereduen sisteman behin betiko aldaketak egiteko ezinbestekoa izango dela adostasuna, indar politikoen eta hezkuntza eragileen arteko adostasun zabala, bere hitzetan.