Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume bat larri Barakaldon, bikotekideak eraso diolako
Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, eta gizona atxilotu egin dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakume bat larri dago Barakaldon, ustez bikotekideak eraso egin baitio, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute, arma zuriz egindako zauriak baititu bularrean eta sabelean.
Bestalde, gizonezkoa, 44 urtekoa, atxilotu egin du Ertzaintza.
Erasoa 01:45ean jazo zen. Ordu horretan, emakumeak larrialdi zerbitzuei deitu zien, Polizia ohartarazteko.
Patruilak bertaratu dira, eta anbulantzia medikalizatu batek biktima artatu du.
Agenteek logelan topatu dute erasotzailea, ezkutatuta, eta atxilotuta eraman dute.
Gizonak hainbat aurrekari ditu, eta epailerenera noiz eramango zain dago une honetan.
_______________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.