Gizartea -
Auzitegi Nazionala
Kartzelatu egin dute Iruñean atxilotutako ustezko jihadista
Parisko atentatuen ostean, "zoriontsu" agertu zela azaldu du epaileak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelatu egin du asteartean Iruñean atxilotu zuten ustezko jihadista. Epailearen arabera, gizonezkoa Siriara joatekotan zegoen, Estatu Islamikoarekin bat egiteko, eta "zoriontsu eta irribarretsu" agertu zen Parisko atentatuen ostean.
Atxilotuak (32 urte) zenbait urte daramatza Estatuan bizitzen, eta ostegun arratsaldean eraman dute epailearen aurrera. Horrek espetxeratzeko agindua eman du, doktrinamendu terrorista eta bere burua doktrinatzea egotzita.
Epaileak autoan azaldu duenez, Parisko atentatuen ostean gizonak "ez zuen ezkutatu" Estatu Islamikoarekin ados eta "zoriontsu" dagoela.
Gizonak tetegi bat zuen etxetik gertu, eta Poliziek material informatiko ugari atzeman du bertan.
Ikerlarien esanetan, ustezko jihadistak bizimodu arrunta izan zuen duela bi urte erradikalizatzen hasi zen arte.
Harrezkero, bere burua doktrinatzen izan da, Interneten Estatu Islamikoaren propaganda kontsumituz.