Gizartea -
Euskararen Eguna
EH Bildu: 'Osasun onetik urrun dago euskara'
Koalizio abertzaleak deitoratu du herritarren hizkuntza eskubideak ez direla errespetatzen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramailearen esanetan, etzi ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna "ospakizun eta aldarrikapen eguna" izango da, baina euskara "bizirik" dagoen arren, "osasun onetik urrun" dagoela ohartarazi du.
Parlamentari abertzaleak prentsaurrekoa eskaini du gaur, Xabier Isasi legebiltzarkide eta Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordeko presidentearekin batera.
Ruizek gogorarazi du herritarren hizkuntza eskubideak ez direla errespetatzen, eta Nafarroan oraindik ere "zonifikatuta" daudela.
Halaber, euskal hizkuntza ezagutzea ez dela "nahikoa" nabarmendu du. "Irauteko, erabili egin beharra dago", gaineratu du.
Bestalde, "espazio sozial euskaldunak" sustatzea eskatu du.
"Kontratazio eta konkurtso publikoek hizkuntza irizpideak izan behar dituzte, eta erakundeetatik erraztasunak eman behar zaizkie euskaldundu nahi dutenei", aldarrikatu du.