Gizartea -

Hezkuntza

LOMCEren kontrako mobilizazioak, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean

Gainera, hezkuntza eraikuntzara jauzi egiteko deia egin du Hezkuntza Plataformen Topaguneak gaurko ekitaldietan.

Hezkuntza Plataformen Topaguneak (HPT) deitu ditu gaurko mobilizazioak. Artxiboko irudia: HPT
Hezkuntza Plataformen Topaguneak (HPT) deitu ditu gaurko mobilizazioak. Artxiboko irudia: HPT
LOMCEren aurka mobilizatu dira Gasteizen

2:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LOMCE Espainiako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Legearen aurka egiteko milaka herritarrek euskal hiriburuetako kaleak hartu dituzte berriro arratsalde honetan. Gainera, Euskadirako hezkuntza-eredu propioa aldarrikatu dute.

Hezkuntza Plataformen Topaguneak deituta, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian izandako manifestazioetan parte hartu dute irakaslek, gurasok eta ikaslek. Gainera, EH Bilduk eta ELA sindikatuak ere mobilizazioak babestu dituzte.

Bilbo

Bilbon ehunka lagun bildu dira, Zabalburu plazatik abiatuta, 17:00etatik, Bilboko Udaletxeraino. Geroago, Arriaga Antzokiaren aurrealdean bukatu dute martxa. Partehartzaileen artean, Ikastolen Federazioaren presidente Koldo Tellitu dago.

Bertan bildutakoek Lomceren "inposaketa" salatu dute berriro, eta Euskadirako hezkuntza-eredu propioa aldarrikatu dute.

LOMCEREN AURKAKO MANIFESTAZIOA BILBON EFE

Bilboko manifestazioaren argazkia. Iturria: EFE

Gasteiz

Gasteizen, berriz, mobilizazioa hiru zutabetan banatu da: zutabe horiek hiriko hainbat puntutatik abiatu dira, eta 17:30ean bat egin dute Foru plazan.

Lomce Euskadin ezarri ez dadin eskatu dute partehartzaileek, eta zeramatzaten karteletan honako lelo hauek izan dira irakurgai: "Gure hezkuntza, gure esku", "Atzera goaz", "Zure hezkuntza sistema eraiki dezagun", "Heziberriri ez". 2020. urteraino doan Eusko Jaurlaritzaren plana da Heziberri eta, hainbat sindikatuk salatu dutenez, Lomce Euskadiko hezkuntza-sisteman sartzeko tresna da.

Haurrek kartelak eraman eta txistuak bota dituzte. Abestu batzuekin amaiera eman diote mobilizazioari.

LOMCEREN AURKAKO MANIFESTAZIOA GASTEIZEN EFE

Gasteizko mobilizazioa, Foru plazan. Argazkia: EFE

Donostia

Bestalde, jai-giroa nagusitu da Donostiako manifestazioan. Boulevardetik abiatu dira, 17:00etan, eta familiak, irakasleak, ikasleak eta hezkuntza-komunitateko ordezkariak bildu ditu martxak.

Iruñea

Iruñean, asanblada irekia eta elkarretaratzea egin dituzte 10:00etatik aurrera Biurdana Institutuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Donostia bideoak Hezkuntza legea berriak Iruñea gaur Gizartea albisteak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Hezkuntza