Gizartea -

Etorkizunerako proiektua?

Bilbon hondartza bat sortzea proposatu du Aburtok

"Ondo deritzot buruan ideia hori izateari, eta uste dut posiblea eta egingarria dela", adierazi du alkateak.

Bilbok sasi-ihondartza bat izan zuen 2013ko ekainean, hiru egunez. EiTB
Bilbok sasi-ihondartza bat izan zuen 2013ko ekainean, hiru egunez. EiTB
Bilbok sasi-ihondartza bat izan zuen 2013ko ekainean, hiru egunez. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbotar askoren ametsa egin bihur liteke. Juan Mari Aburto alkateak hiriburuan hondartza bat sortzea proposatu du.

"Zergatik ez dugu pentsatuko epe ez oso luzera Bilbon hondartza bat egotea?", galdetu du alkateak, "Sin Ir Mas Lejos" ETB-2ko saioan egindako elkarrizketa batean.

"Ez dut ikusmina epe laburrera piztu nahi, hori ez bailitzateke erreala izango, baina ondo deritzot buruan ideia hori izateari, eta uste dut posiblea eta egingarria dela", adierazi du.

Bilbo ez litzateke salbuespena izango nazioartean. Adibidez, Parisek hondartza bat sortzen du urtero, Sena ibaiaren ertz batean. Hori bai, debekatuta dago bertan bainua hartzea.

2013ko ekainean, Bilbok hondartza bat edukitzea zer den simulatu zuen hiru egunez, albiste honetako argazkian ikus daitekeenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko azken albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal herriko hondartzak EAJ Albisteak