Gizartea -
Jihadismoa
Preso bat atxilotu dute Segovian, jihadistak erakartzea egotzita
Barne Ministerioaren arabera, atzemandakoa espetxetik ateratzeko zorian zeuden presoak Estatu Islamikora erakartzen saiatzen zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Poliziak preso bat atxilotu du Segoviako espetxean, Estatu Islamikora jihadistak erakartzea egotzita.
Atxilotutakoa (42 urte) genero indarkeria delituengatik dago espetxean, eta, antza denez, espetxetik ateratzeko zorian zeuden presoak erakartzen saiatzen zen, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak azaldu duenez.
Parisko atentatuen ostean Espainian atxilotutako lehen ustezko jihadista da.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak txalotu egin du Erradikalizazio Bortitzaren Aurkako Plana "eraginkorra" izaten ari dela,.
Horren esanetan, atzemandakoa "oso erradikalizatuta" zegoen, eta horren helburua zen espetxetik ateratzekotan pertsonak erakartzea, atentatuak egiteko xedez.