Gizartea -
ZIRKULAZIOA
Arazoak errepideetan euriaren ondorioz
Istripurik handiena Araban izan da, auto batek zaldi baten aurka talka eginda. Goizaldean jazo da, 02:00etan, A-1 errepidean, eta bi lagun Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte zauri arinekin.
Agentziak | Erredakzioa
Goizaldean bota duen euriak arazo txikiak eragin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan. Hain justu, 38l litro bota ditu Bermeon eta 23 Lasarten. Gainera, ur putzuak sortu dira eta hainbat zuhaitz jausi dira errepidera.
Istripurik handiena Araban izan da, auto batek zaldi baten aurka talka eginda. Goizaldean jazo da ezbeharra, 02:00etan, A-1 errepidean, 391 kilometroan, eta bi lagun Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte zauri arinekin. Bi zaldi aurkitu dituzte errepidean eta batek aurka egin dute talka. Istripuak ez dio zirkulazioari kalterik egin.
Bestalde, auto bat errepidetik atera da Villabonan, Gasteizko noranzkoan. Gainerako ezbeharrak txikiak izan dira; Bermeon, esaterako, zuhaitz bat jausi da BI-631 errepidean eta errepidea itxita izan da.
Sestaon ere izan da gertakaririk haize-ufaden eraginez. Goizeko 10:00ak aldera, Bizkaiko Labe Garaietako instalazioetako eraikin batetik metalezko zenbait xafla hegaz atera dira, eta bide publikora eta trenbidera erori dira. Ez da inolako zauriturik izan; dena dela, suhiltzaileek bertaratu behar izan dute, bai teilatuan geratzen ziren gainerako xaflak ziurtatzeko, bai trenbidean erorita zeudenak kentzeko. Horretarako, Renferen segurtasunari hots egin diote, bai ez du trenen ohiko zirkulazioan aparteko eraginik izan.
Iragarpenaren arabera, euria ariko duela eta, Ertzaintzak arreta eskatu du. 06:30ak arte jasotako euriari dagokionez, Arteagan 39 litro, Bermeon 38; Derion 35; Igorren 24; Lasarten 23; Arrasaten 18; Agurainen 6 pilatu dira.