Gizartea -

Zentral nuklearra

Legebiltzarrak babesa eskatu dio Bruselari, Garoña ez irekitzeko

Ekimena EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk onartu dute. PPk aurka bozkatu du, eta UPyD abstenitu egin da.

Garoñako zentral nuklearra. EFE
Garoñako zentral nuklearra. EFE
Garoñako zentral nuklearra. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak babesa eskatu dio Europako Batzordeari, Garoñako (Burgos) zentral nuklearra berriz ez irekitzeko.

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk eskaera hori egiteko ekimen bat onartu dute Ganberan. PPk aurka bozkatu du, eta UPyD abstenitu egin da.

Ekimen horretan, gainera, Garoñan biltegi nuklear bat sortzeko baimena ematen duen ingurumen-ikerketaren aurka helegitea jartzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Halaber, Fukushimako istripuaren ostean ezarritako segurtasun neurriak beteko direla ziurtatzeko deia egin du Ganberak.

Beste puntu batean, EAEko erakundeei Garoñari buruzko informaziorik eman ez izana leporatu diote hiru talde parlamentarioek Espainiako Gobernuari.

PPk adierazpena babestu ez duen arren, Javier Maroto Gasteizko alkate ohia Garoña irekitzearen aurka gertu da, prentsaurreko batean.

"Garoñari ez, hori da nire jarrera", laburbildu du.

Bestalde, Araba Garoñarik Gabe plataformak manifestazioa deitu du abenduaren 19rako, Gasteizen, "larrialdi egoeran" gaudela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Burgos argazkiak Gizartea Ekonomia albisteak Albisteak Garoñako zentral nuklearra