Gizartea -

Abisu horia

Olatu handiak, euri-jasak eta elurra tontorretan, larunbatean

Elurragatik abisu horia 12:00etan jarriko da indarrean. Elur-kota azkar jaitsiko da, eguerdi partean 1.000 metro inguruan kokatu arte, eta arratsalde-gauan 700-900 metro ingurura jaitsiko da.

Altube. Artxiboko irudia: EiTB
Altube. Artxiboko irudia: EiTB
Altube. Artxiboko irudia: EiTB

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du larunbatean, itsasaldeko arriskuagatik eta elurragatik, agiri baten bidez jakitera eman duenez.

Olatuaren altuera adierazgarria 3,5-4 metro artean kokatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metroko inguruko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa 12-10 segundokoa izango da.

Elurra dela-eta abisu horia 12:00etan jarriko da indarrean; izan ere, elur-kota azkar jaitsiko da, eguerdi partean 1.000 metro inguruan kokatu arte, eta arratsalde-gauan 700-900 metro ingurura jaitsiko da. 5-15 zentimetroko elur-geruza pilatu daiteke 1.000 metrotan.

Euria erruz botako du. Hala, prezipitazio txiki-ertaina eta ugaria espero da EAEn, oso ugaria Kantauri isurialdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Eguraldia Iparraldeko kostaldea albisteak