Gizartea -

Donostia Ospitalea

Hobera egin dute larri jarraitzen zuten Behobiako hiru korrikalariek

Hortaz, Zainketa Bereziko Unitatetik atera dira jada eta, gainera, larrialdien solairuan zeuden korrikalariek ere alta jaso eta ospitaletik alde egin dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Ospitalean Zainketa Bereziko Unitatean larri jarraitzen zuten Behobia-Donostia lasterketako hiru korrikalariek hobera egin dute, eta dagoeneko ez unitate horretatik atera dira.

Gainera, larrialdien solairuan zeuden korrikalariek ere alta jaso eta ospitaletik alde egin dute, Osakidetzatik Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Donostiako Ospitalean 21 korrikalari artatu zituzten aurreko igandean hainbat arrazoirengatik, gehienak, bero kolpeek jota egon ziren.

Lasterketan Jose Javier Suescun 21 urteko korrikalari berbinzanarra (Nafarroa) hil zen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Behobia lasterketa gaur Donostia bideoak Albisteak Gipuzkoa Eguneko albisteak