Gizartea -
Araba
Droga trafikoan ari zen sare bateko ustezko burua atxilotu dute Oionen
Interpolek haren kontrako atxilotze agindua emanda zuen. 40 urteko gizonak Arabako herrian lan egiten zuen eta integratuta zegoen.
Agentziak | Erredakzioa
Arabako Komandantziako Guardia Zibilaren agenteek Marokon droga trafikoan aritzen zen sare bateko ustezko burua atxilotu dute Oionen, Interpolek haren kontrako atxilotze agindua eman ostean.
Asteartean atxilotu zuten 40 urteko gizona, eta biharamunean Auzitegi Nazionalera eraman zuten, honek Marokorako estradizioa kudea zezan.
Arabako Komandantziako iturriek azaldu duenez, gizonak ez zuen aurrekaririk Espainiako Estatuan, baina Interpolek bilatzeko eta atxilotzeko nazioarteko agindua emana zuenez, haren bila hasi ziren eta Arabako herrian topatu zuten.
Guardia Zibilaren ustez, gizona 2009tik zegoen Oionen. Urte horretan Marokotik alde egin zuen, haxixarekin trafikatzea egotzi baitzioten.
Gizona herrira eginda zegoen eta lana zeukan.