Gizartea -

Nafarroa

Balizko meningitis kasu bat atzeman dute Barañaingo ikastetxe batean

Lau urteko ume bat da gaixotasuna izan lezakeena. Ikaskideei eta irakasleei tratamendua eman diete, badaezpada.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Osasun Kontseilaritzak jakinarazi duenez, balizko meningitis kasu bat atzeman dute Barañaingo Santa Luisa de Marillac ikastetxeko lau urteko mutil batean.

Adingabea Nafarroako Ospitalean dago atzotik, eta hobera egiten ari da.

Protokoloari jarraiki, umearen senideei, ikaskideei eta irakasleei prebentzio tratamendua jarri diete.

Gainera, hainbat mediku ikastetxeko irakasleekin eta gurasoekin bildu dira, gaixotasunari buruzko azalpenak emateko eta prebentzio neurriak azaltzeko.

Oraingoz ez dago argi zein den umeak izan lezakeen meningitis mota.

Nafarroako Gobernuaren esanetan, ikastetxeak "normaltasun osoz" jarraituko du jarduera guztiekin, eta ez da beharrezkoa izango ezohiko garbiketa neurririk abiatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak