Gizartea -

Zaborrak

Zabalgarbi erraustegiak 10 urte bete ditu martxan

Urkulluk, Rementeriak eta Aburtok erraustegiaren urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartuko dute gaur. Lantegia “iruzur handia” izan dela salatu du EH Bilduk.

Zabalgarbi erraustegia. Artxiboko irudia: EiTB
Zabalgarbi erraustegia. Artxiboko irudia: EiTB
Zabalgarbi erraustegia. Artxiboko irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zabalgarbi erraustegiak (Bizkaia) 10 urte bete ditu gaur martxan. Iñigo Urkullu lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea urteurrena ospatzeko ekitaldian izango dira gaur.

EH Bilduk, ostera, ospakizunetarako arrazoi gutxi ikusten ditu. Erraustegia “iruzur handia” izan dela uste du koalizio abertzaleak; izan ere, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik “ez da bideragarria”.

EAJ lantegiaren hamargarren urteurrena “ospatzeko” prestatzen ari dela azaldu du EH Bilduk agiri batean. Koalizio abertzalearen hitzetan, “ez dago ezer ospatzeko”; izan ere, erraustegia “zaborren kudeaketa egokia egiteko oztopo nagusia izan da Bizkaian”.

“Ia ez du argindarrik sortzen”

Ikuspuntu sozialetik, Zabalgarbi “iruzur handia” dela kritikatu du EH Bilduk. Nahiz eta azpiegitura energetiko bat dela saldu, “ia ez du argindarrik sortzen” eta “konkretuki, 2013an 132 egunetan soilik sortu zuen argindarra”.

Era berean, Zabalgarbi iruzur ekonomikoa dela uste du koalizioak, “erraustegiaren kostua handiegia delako; zabor tona bakoitzeko 150 euro ordaindu behar dituzte herritarrek”.

Gainera, EH Bilduren hitzetan, Zabalgarbik “ez du Europako ingurumen araudia betetzen”, birziklatu beharreko kopuruari dagokionez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Albisteak Urkullu Gaurko albisteak Bizkaia EH Bildu Unai Rementeria albisteak Juan Maria Aburto Eguneko albisteak