Gizartea -

Nafarroa

NATOren ariketa militarrak, gaurtik aurrera Bardean

Nafarroako Gobernua osatzen duten lautarikoak (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) gaitzetsi egin ditu maniobrak

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasi eta azaroaren 6ra bitartean NATOren ariketak egingo dituzte Bardeako tiro-eremuan. Gerra-hegazkinen ariketak izango dira gehienak. Armadaren esanetan, ez dituzte benetako bonbak jaurtiko (lehergailuak ez dute eztandarik egingo), baina egun osoan zehar egingo dituzte bonbardaketak.

Ariketak direla eta, datozen bi egunetan guztiz mugatuta egongo dira Bardean sartzeko bideak, atzerriko tropak eremua ezagutu dezaten.

Aipatutako ariketak salatzeko manifestazioa deitu dute Tuteran, iganderako.

Nafarroako lautarikoak maniobrak gaitzetsi ditu

Nafarroako Gobernua osatzen duen lautarikoak (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) gaitzetsi egin ditu gaur NATO Bardean egiten ari den maniobrak, eta instalazio hori ixtearen alde azaldu da. Aldiz, UPN, PSN eta PPN alderdiek adierazi dute tiro-eremua era horretako maniobrak egiteko dagoela, eta esparru horren etorkizuna haren erabilera partekatua duten herriei dagokiela.

Erakustaldi militarra

Espainiako Armadaren esanetan, Trident Juncture 2015 izeneko maniobra militarrak NATOk azken 10 urteotan egindako garrantzitsuenak izango dira.

Praktika militarrak Estatu espainolean, Italian, Portugalen, ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan egingo dituzte.

Guztira, 30.000 militarrek hartuko dute parte, eta horietako 20.000 Estatuan izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPN Albisteak Nafarroako Alderdi Geroa Bai Nafarroako albisteak EH Bildu Nafarroa Eguneko albisteak