Gizartea -

Epaiketa

Guardia Zibilak ukatu egin du Asuntaren kamiseta kutsatu izana

Institutu Armatuak ukatu egin du umearen kamisetan atzemandako semen lagina laborategian jazotako kutsadura baten ondorio izatea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilaren adituek ukatu egin dute Asuntaren kamisetan atzemandako semen lagina laborategian jazotako kutsadura baten ondorio izatea. Umearen hilketari buruzko epaiketan egin dute deklarazioa.

Asunta hil zutenean, Guardia Zibilaren laborategian semen lagin bat aurkitu zuten horren kamisetan. Sexu eraso auzi batean inputatutako gizon batena zen, eta horren semen lagin bat laborategian zuten. Horregatik, laborategian bertan kamiseta beste laginarekin kutsatu zela pentsatzen zuten ikerlariek. Guardia Zibilaren adituek, baina, errefusatu egin dute, eta bi ikerketa egin eta gero, "kutsadura zantzurik" topatu ez dutela azaldu dute.

Aditu horien arabera, bi auzietan (Asuntaren heriotzarena eta  sexu erasoarena) artazi bera erabili zuten, baina "estirilizatuta" zegoen. Gainera, bi laginak leku ezberdinetan zeudela eta ez zirela inoiz espazio berberean egon gaineratu dute.

Asuntaren gurasoak, Rosario Porto eta Alfonso Basterra, dira umearen heriotzaren auzian inputatutako bakarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Epaiketak albisteak Gizartea albisteak Albisteak