Gizartea -

Desagertua

Anbereseko fiskalak itxi egin du Hodei Egiluzen ikerketa

Ez du zantzurik topatu gazte galdakoztarra duela ia bi urte zergatik desagertu zen zehazteko.

Anbereseko Fiskaltzak itxi egin du Hodei Egiluzen ikerketa

1:03

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anbereseko fiskaltzak itxi egin du Hodei Egiluzen desagerpenari buruzko ikerketa. Izan ere, ez du zantzurik topatu gazte galdakoztarra duela ia bi urte zergatik desagertu zen zehazteko.

Fiskalak uste du Hodei Egiluz bi lapurretaren biktima izan zela, baina horrek ez zuela desagerpenarekin zerikusirik izan.

Hain zuzen ere, ustezko erasotzaileak lapurreta egitea eta iruzur saiakera edo delituak estaltzea egotzita auzipetzea eskatu dio Fiskaltzak epaileari.

Auziko hurrengo urratsak urriaren 22an ezarriko ditu epaimahaiak.

Halaber, instrukzio-epaileari auzi gehiago ez esleitzea eskatu du Ministerio Publikoak.

Honek ez du esan nahi Fiskaltzak Hodei Egiluz bilatzeari utziko dionik; [gaztea] bilatzeko edozein aukera eta edozein aztarna erabilgarri ikertu egingo dugu”, gaineratu dute.

Txostenaren arabera, euskal gazteari bi lapurreta egin zizkioten 2013ko urriaren 18tik 19rako gauean, baina bi erasoek “ez dute loturarik”, epe laburrean jazo baziren ere.

Era berean, “lapurretek ez dute zerikusirik desagerpenarekin”.

Fiskaltzak auziko zehaztasun guztiak aztertu ditu, eta balizko lekuko guztiak bilatu ditu. Halaber, bideokamera publikoak eta pribatuak aztertu ditu, eta inguruetan autoa aparkatuta zuten pertsonekin harremanetan jarri da.

“Goiz hartan Escalda ibaian egon izana ere kontuan izan da. Itsas Polizia Federalak egindakoez gain, 10 bilaketa operazio egin zituzten ibaian, portuan eta kaietan”, azaldu du.

Fiskaltzaren esanetan, Ibai biktima izan zitekeen “delitu guztiak” ikertu zituzten, eta ikerlariek “3.200 ordu” eman zituzten gaztea topatzeko. Hala ere, ez dute topatu.

Hodeiri bi aldiz lapurreta egin ziotela ezagutu da, baina ez dago argi zer dela eta desagertu zen.

Belgikako informazio agentziaren arabera, Jaud M-k eta Yussef M-k sakelako telefonoa ostu zioten eta mehatxu egin zioten, eta Mohamed Y-k diru-zorra lapurtu zion.

Hiru susmagarriek aitortu egin dute lapurreta egin zutela, baina ukatu egin dute gaztearen desagerpenarekin zerikusirik dutela.

Anberesko Fiskaltzak Carmen S.T.-k agerraldia egitea eskatu du, Hodeiren telefonoa zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao Hodei Egiluz argazkiak