Gizartea -
Erandioko hilketa matxista
Kartzelatu egin dute Almudenaren ustezko hiltzailea
Gizonezkoa (biktimaren bikotekidea zen) astelehen arratsaldean atzeman zuten.
Agentziak | Erredakzioa
Epaileak kartzelatu egin du Almudena Matarranzen bikotekidea, gizonezko bat, emakumearen hiltzailea delakoan, iturri juridikoak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.
Emakumearen hilotza gizonezkoaren etxean topatu zuten, Erandion. Ustezko hiltzaileak ihes egin zuen, baina handik ordu batzuetara atxilotu zuten, Leioan.
Ertzaintzak gaur eguerdian utzi du Bilboko Epaitegiaren esku, eta epaileak kartzelatzea agindu du arratsaldean.
____________________
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.