Gizartea -

gertakaria

Asteburuan hil zen emakume baten senarra atxilotu dute Gixunen

Emakumeak aitaginarrebaren autoarekin izan zuen istripua, baina handik gertu biktimaren autoa aurkitu zuten, kolpatuta, eta ez zegoen inor barruan.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan hil den emakume baten senarra atxilotu du Frantziako Poliziak Gixunen (Lapurdi), Sud Ouest egunkariak jakitera eman duenez.

Lehuntzeko 30 urteko emakumeak istripua izan zuen zuhaitz baten kontra igande goizaldean, eta aitaginarrebaren autoaren barruan aurkitu zuten. Biktima Baionako ospitalean hil zen.

Baina handik kilometro batzuetara biktimaren autoa aurkitu zuten, kolpatuta, baina ez zegoen inor barruan. Orduan jarri zuten abian ikerketa.

Frantziako Poliziak igandean atxilotu zuen biktimaren bikotekidea, eta galdekatzen ari dira oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea