Gizartea -

Jazarpenaren aurkako Elkartea

Opus Deitik mehatxu egin dietela salatu du ACAE alkarteak

Eskola Jazarpenaren aurkako Elkartearen esanetan, umearen gurasoek gertatutakoa kontatu zutenean, irakasleek eta ikasleek jazarpena egin zioten umeari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Encarna Garcia Eskola Jazarpenaren aurkako Elkarteko (ACAE) presidenteak salatu du Opus Deitik "presioak eta mehatxuak" egin dizkietela Gazteluetako ikastetxean sexu abusuak pairatu zituen adingabearen senideei babesa agertzeagatik.

EFE agentzian egindako adierazpenetan, Garciak azaldu du “duela sei urtetik” ezagutzen duela Gazteluetako umearen auzia, eta hasieratik laguntzen saiatu direla.

Horren esanetan, umearen gurasoek gertatutakoa kontatu zutenean, irakasleek eta ikasleek jazarpena egin zioten umeari, eta, ondorioz, ikastetxetik atera behar izan zuten, eta auzia Hezkuntza Sailburuan salatu zuten.

Hala ere, “Opus Deiko hainbat kidek edo elkarte horrekin lotura duten hainbatek presio egiten jarraitu zieten sendi horri eta ACAEko presidenteari”.

Elkarteko buruak deitoratu egin du ikastetxeetako zuzendariek eta irakaslek “laguntza gutxi” eman ohi izana. “Baina kasu honetan are larriagoa izan da”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Salaketak albisteak Leioa albisteak Erlijioa albisteak gaur Eliza Katolikoa eta abusuak Eliza Katolikoa