Gizartea -

Gutun hunkigarria

Koro Diaz, Hodei Egiluzen ama: 'Eutsi, aurkituko zaitut!'

“Hodei, ez dakit non zauden, baina badakit topatzen zaitudanean egun zoragarria izango dela”, idatzi du desagertutako gaztearen amak gutun hunkigarri batean.

Koro Diaz Hodei Egiluzen amaren gutuna. Argazkia: Hodei Missing
Koro Diaz Hodei Egiluzen amaren gutuna. Argazkia: Hodei Missing
Koro Diaz Hodei Egiluzen amaren gutuna. Argazkia: Hodei Missing

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodei Egiluz Galdakaoko (Bizkaia) gaztea desagertu zenetik bi urte beteko dira laster, eta Koro Díaz gaztearen amak gutun hunkigarri bat argitaratu du Facebook sare sozialean:

?Kaixo, Hodei! Skype bidez zure azken hitzak entzun nituenetik bi urte beteko dira 19 egun barru: ?Bi egun barru, etxean!?. Ia bi urte pasatu dira eta oraindik ez zaitut aurkitu. Bide oso zaila izaten ari da, harriz betea, baina eutsi, aurkituko zaitut! Egunen baten harriak hauts bilakatuko dira, bidea libratuko dute eta elkarri besarkada emango diogu azkenean.

Hodei! Ez dakit non zauden, baina badakit topatzen zaitudanean egun zoragarria izango dela. Egun hori helduko da, ez dakit noiz, baina helduko da. Samina eta atsekabea ez ahitzea besterik ez dut espero, elkar aurkitzeko borrokan indarrak izaten jarraitzeko?.

2013ko urriaren 19an desagertu zen Hodei, Anberesen (Belgika).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao Azken ordukoa Bizkaia Hodei Egiluz