Gizartea -

Hernanin aurkitu zituzten

Errefuxiatuak Estatu Islamikoarengandik ihesi joan ziren Iraketik

Atzo Hernaniko hozkailu kamioi baten barruan atzeman zituzten hiru gazteetako bi Espainiako Poliziaren esku utzi dituzte. Besteak ospitalean jarraitzen du.

Kamioi-hozkailua Hernaniko (Gipuzkoa) zerbitzugunean. Argazkia: EFE
Kamioi-hozkailua Hernaniko (Gipuzkoa) zerbitzugunean. Argazkia: EFE
Hernanin agertutako bi irakiarrak Polizia Nazionalaren esku geratu dira

1:14

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Hernanin kamioi baten barruan atzeman zituzten hiru gazteetako bi irakiarrak dira eta Kirkuketik etorri ziren, Irakeko Kurdistandik. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, "Estatu Islamikoaren beldur" ihes egin zuten eta "Britainia Handira eraman beharko lituzkeen erakunde bat kontratu zuten".

19 eta 26 urteko gazteek Ertzaintzari esan diote bakoitzak bere aldetik ihes egin zuela Kirkuketik, eta bidaian ezagutu dutela elkar, kamioian zegoen hirugarren gaztea bezalaxe. Biek ihes egin omen dute Estatu Islamikoarengandik eta bizi diren lurraldean dauden borrokaldiengandik.

Hasieran Turkiaraino iristea lortu omen zuten euren kabuz, bertan legez kanpoko erakunde bat kontratatu omen zuten 7.500-9.000 euroren truke, Europa guztia zeharkatu eta Britainia Handiraino iristeko. Bulgariako mugatik sartu omen ziren Europan, autoz.

Gero, beste ibilgailu batzuen bitartez Frantziaraino iritsi ziren, eta han kamioi hozkailu batean sartu omen zituzten, Britainia Handira zihoala ziurtatuz. Kamioi gidariak ez omen zekien barruan zihoazenik ere.

Ertzaintzak Espainiako Poliziaren atzerri gaietarako zerbitzuen esku utzi ditu bi gazteak, eta besteak Ospitalean jarraitzen du.

Kamioilariak bidaiarekin jarraitu du

Ustezko errefuxiatuak zeramatzan kamioiko gidariak bere bidaiarekin jarraitu ahal izan duela azpimarratu du Beltran de Herediak. Errefuxiatuen bidaia klandestinoarekin zerikusirik ez duela egiaztatu dute.

Mercamadridera zeraman fruta Ambereseko (Belgika) portuan kargatu zuela deklaratu du Poloniako kamioilariak Hernaniko polizia-etxean. Antza denez, gazteek maniobra bat aprobetxatu zuten atoian igotzeko. Maniobran hozkailu-atoia begien aurretik joan zitzaiola aitortu du gidariak.

Kamioilariaren bertsioa baieztatzeko hozkailua zigilaturik zegoela egiaztatu du Ertzaintzak. Horrela, errefuxiatuak Amberesen, eta ez bidean, igo zirela frogatuko lukete.

Kamioi-hozkailua Hernaniko (Gipuzkoa) zerbitzugunean. Argazkia: EFE

26 ordu, hozkailu-kamioiaren barruan

Hiru gizonek gutxienez 26 ordu eman zituzten ibilgailu barruan sartuta. Oxigeno eskasia eta hipotermia sintomak zituzten Hernaniko zerbitzugune batean kamioiaren barruan topatu zituztenean. Siriako errefuxiatuak zirela zabaldu zen hasieran, baina Ertzaintzak gezurtatu egin zuen handik gutxira.

Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak Radio Euskadin jakitera eman duenez, baliteke irakiarrak izatea, baina oraindik baieztatzerik ez dagoela gaineratu du. ?Beraiekin komunikatzea ez da batere erraza?, zehaztu du.

Osasun egoera ?onean? daudela azaldu du Peñak. Hiru pertsona gazte direla azpimarratu du. Batek ospitalean jarraitzen du sukar-hamarren batzuk dituelako, eta beste biak Ertzaintzaren Donostiako komisarian daude.

Ikerketa Barne Ministerioaren esku dagoela argitu du Gizarte Politikako diputatuak. Hirurak errefuxiatuak direla baieztatuz gero, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan geratuko liratekeela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria Gipuzkoa Hernani argazkiak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan albisteak