Gizartea -
Manifestazioa Donostian
Sarek ETAko preso gaixoak askatzea eskatu du
Ekitaldia Lander Garro idazle eta argazkilariaren esku-hartzearekin amaitu da, eta euskal herritarrei deialdia egin die "euren etorkizuneko gidoia idazteko".
Agentziak | Erredakzioa
Ehunka pertsonak parte hartu du gaur Donostian egin den manifestaldian, Zinemaldiko itxiera ekitaldia egin beharreko egun berean, "indarrean dagoen legedia betetzearen alde" eta "gaixo dauden ETAko presoen askapenaren alde".
ETAko presoen eskubideen aldeko plataformak (Sare) deituta, martxa 17:00etan hasi da Kursaalen eta Saguesen bukatuta da, Nestor Basterrretxeak egindako Bakearen Usoa eskulturaren ondoan.
Ekitaldia Lander Garro idazle eta argazkilariaren esku-hartzearekin amaitu da. Garrok zinemarekiko alderaketa bat egin du, eta euskal herritarrei deialdia egin die "euren etorkizuneko gidoia idazteko, Espainiako eta Frantziako gobernuek sinestarazi nahi izan dutenari aurre eginez".