Gizartea -
Tratu txarrak animaliei
Gasteizek ateak ireki dizkio zezenketen debekuari buruzko eztabaidari
Irabazik proposatutako mozioa onartu du Udalak, Arabako hiriburua "Animalien Tratu Txarrik gabeko Hiri" izendatzeko. EAJ eta PSE-EE abstenitu egin dira bozketan.
agentziak | erredakzioa
Gasteizko Udalak Irabaziren mozio bat onartu du gaur Arabako hiriburua "Animalien Tratu Txarrik gabeko Hiri" izendatzeko, eta ateak ireki dizkio zezenketen debekuari buruzko eztabaidari.
Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, mozioa da onartutakoa, beraz, Udalak ez du nahitaez bete behar; baina ateak irekitzen dizkio zezenketen eztabaidari, udal ordenantza aldatuta.
Irabazik, Hemen Gaudek eta EH Bilduk babestu dute mozioa, PPk kontra bozkatu du, eta EAJ eta PSE-EE abstenitu egin dira. Aipatu ordenantza urratzen duten ekitaldietarako diru-laguntza publiko guztiak, zuzenak eta zeharkakoak, bertan behera uztea exijitzen du mozioak.
Era berean, animalien tratu txarra barne hartzen duten ekitaldi publiko edo pribatuetarako udal eremu publikoen erabilera debekatzea eskatzen du.