Gizartea -
Errefuxiatuen krisia
Kroaziak ez die Serbiako ibilgailuei sartzen uzten
Ordu batzuetan, herritar serbiarrek ere ezin izan dute muga igaro. Bi herrialdeen arteko tentsioak gora egin du errefuxiatuen etorrera areagotu denetik.
agentziak | erredakzioa
Kroaziak ez die herrialdean sartzen uzten Serbiako matrikula duten ibilgailuei, eta hainbat orduz herritar serbiarrek ere ezin izan dute muga igaro, bi herrialdeen arteko tentsioak gora egin baitu errefuxiatuen etorrera areagotu denetik.
Kroaziako Barne Ministerioak azaldu duenez, 02:00etatik ia 09:00etara herritar serbiarrek ere ezin izan dute muga igaro, "sistema informatikoak huts egin duelako", baina orain ibilgailuei soilik eragiten die neurriak.
Aurreko gauerdian, Serbiak Kroaziako kamioien eta merkantzien sarrera debekatu zuen, Zagrebek hartutako antzeko neurri bati erantzunez. Izan ere, Serbiak errefuxiatuak bidaltzen zizkion, eta horietako batzuk Hungariara bidaltzea nahi zuen Zagrebek.
Ranko Ostojic Kroaziako Barne ministroaen esanetan, Serbiako ibilgailuei debekatu egin diete Kroazian sartzea, baina herritarrek dagoeneko igaro dezakete muga.
Salbuespen bakarra produktu galkorrak daramatzaten kamioi serbiarrei ezarri diete.
Kroaziaren blokeoa Serbiak merkantziak garraiatzen dituzten kamioi kroaziarrei ezarritakoa amaitzen denean kenduko dutela iragarri du Ostojicek.