Gizartea -
Elkarrizketa Radio Vitorian
Maroto: 'Jihadista ugari dago iristen ari diren siriarren artean'
Javier Maroto ha advertido en Radio Vitoria que "entre los sirios que entran hay muchos yihadistas" por lo que hay que tener en cuenta razones de seguridad en el proceso de acogida.
Agentziak | erredakzioa
Javier Maroto PPren idazkariorde nagusi eta Gasteizko alkate ohiak ohartarazi du Europara iristen ari diren errefuxiatuen artean "jihadista ugari" dagoela. Horregatik, harrera prozesuetan segurtasuna zaintzeko deia egin du.
"Lehergailuak jartzen dituzten pertsonak dira", adierazi du marotok Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean.
Gero, Gasteizko udaletxean bertan emandako beste prentsaurreko batean, Marotok argitu egin ditu bere adierazpenak, "burokraziak eta estatistikek Europaren bihotza" ezin dutela "hil" esanda, eta iragarri du PPk bat egiten duela Udalak errefuxiatuen alde onartu zuen adierazpen instituzionalarekin.
Marotok gogora ekarri duenez, "euskal erakundeen eta erakunde nazionalen jokabideak bateratua behar du izan" errefuxiatuen krisiari aurre egiteko. PPren idazkariorde nagusiak berretsi du errefuxiatuen krisiaren erantzuna "gerratik ihes egiten dutenen beharretara" egokitu behar dela, eta gaineratu "hartu beharreko segurtasun neurriek" ezin dutela baldintzatu arreta hori, nahiz eta "Estatu Islamikoak familia horien dramaren bitartez sartu nahi izan".
Marotoren ustez "Europa ekonomikoa eskatu behar dugu, baina baita soziala ere". Horren harira, PPk errefuxiatuen harrera errazteko ekimen guztietan parte hartuko duela hitzeman du.
Gasteiz izan zen, aurreko irailaren 3an, "harrera hiri" deklaratu zen lehenengo euskal hiriburua.