Gizartea -

Krisia

Nafarroako Gobernua, errefuxiatuak hartzeko prest

ACNURekin ari da aztertzen Libanotik edo Siriako gatazka pairatzen ari diren beste herrialdeetatik zuzenean errefuxiatuak jasotzea. Gasteizek bat egin du "aterpe hirien" sarearekin.

Uxue Barkosen prentsaurrekoa. Argazkia: Efe
Errefuxiatuak, Grezian.
Nafarroako Gobernua, errefuxiatuak hartzeko prest

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak iragarri du Libanotik edo Siriako gatazka pairatzen ari diren beste herrialdeetatik zuzenean errefuxiatuak zuzenean hartzeko prest dagoela, eta ACNUR Nazio Batuen Erakundeko errefuxiatuen agentziarekin aztertzen ari da nola egin. Gainera, beharrezko baimena eskatuko dio Espainiako Gobernuari.

Uxue Barkos buru duen exekutiboak uste du erakundeek "arduraz" jokatu behar dutela krisiari aurre egiteko.

Horregatik, Europako Batzordearekin eta Espainiako Gobernuarekin elkarlanean aritzeko prest agertu da Europara iristen ari diren errefuxiatuen zati bat hartzeko, baita Siriako gatazkak kaltetutako herrialdeetako errefuxiatu eremuetatik zuzenean jasotzeko ere.

Gobernuak azaldu duenez, Estatuaren kupoaren bidez iritsiko direnez gain, errefuxiatuak zuzenean jasotzeko prest dago, eta "arreta egokia eskainiko diete laguntza zerbitzuen bitartez".

Horren harira, harrera egiteko gaitasuna duten erakundeekin harremanetan daudela eta beharrezko baliabideak antolatzen ari direla jakinarazi du.

Nafarroako Gobernuak elkartasunerako eta konpromisorako deia egin dio Nafarroako gizarteari, mobiliza dadin eta pertsona horien harrera egokian lagun dezan gudatik ihesi Foru Erkidegora iristen direnean.

Nafarroako Gobernuaren arabera, Europako erakundeen eta estatu kide batzuen erantzuna "ez da egokia" izan eta "berandu eta gaizki" egin zaio aurre krisiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Nafarroako Gobernua berriak