Gizartea -
Lan-istripua
24 orduko lanuztea atzoko lan-istripua salatzeko, Nafarroako VWen
Langileek protesta egitea erabaki dute atzo ibilgailu batek harrapatuta hil ela salatzeko eta lantokian segurtasuna aldarrikatzeko.
eitb.eus
Volkswagen Nafarroako langile batzordeak deituta, 24 orduko lanuztea egiten ari dira 14:00etatik hasita atzoko lan-istripua salatzeko eta lantokian segurtasuna aldarrikatzeko. Era berean, batzordeak premiazko bilera eskatu dio enpresako zuzendaritzari.
34 urteko langile bat hil zen atzo, astelehena, lan-istripuan, Volkswagen Nafarroa enpresako instalazioetan, Landaben industrialdean (Iruñea).
Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez zabaldu zuenez, ezbeharra 19:00etan jazo zen, bertan eraikitzen ari diren pabiloi batean. Dirudienez, ibilgailu batek harrapatu, lurrera bota eta zapaldu egin zuen. Enpresako mediku taldeak heriotza baieztatu besterik ezin izan zuen egin.
Langilearen lankideak ere artatu behar izan zituzten medikuek, gertatutakoak gogor kolpatu zituelako.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.