Gizartea -

Zorigaiztoko gertakaria Bilbon

Abusuko harrapaketa istripua izan zela uste du Ertzaintzak

Polizia autonomikoak eta Udaltzaingoak hipotesi horri heldu diote 34 urteko emakumearen heriotza argitzeko orduan, eta harrapatu zuen autoaren gidariaren bila ari dira.

E.G | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat goizaldean Bilboko Abusu auzoan harrapatuta hil zen emakumearen kasuan zirkulazio istripuaren hipotesiak hartu du indar gehien azken orduotan, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Hala, gainerakoak (nahita harrapatu izana, esaterako) baztertu dituzte eta horretan ari dira orain lanean ikertzaileak.

Abuztuaren 8an Bilboko auzo horretan jazotakoa argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak. 34 urteko emakumea ibilgailu batek harrapatu zuen, eta gidariak ihes egin zuen, biktima oso larri baina bizirik zegoela.

Bi seme-alabaren ama zen emakumearen gorpua 01:45 aldera topatu zuten BI-3723 errepidean (Buia eta Abusu auzoak lotzen ditu), biribilgune batetik gertu.

Ezbeharraren daturik izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskaera egin dute, 944205040 telefonoaren bidez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Bilboko albisteak