Gizartea -
Abuztuaren 10eko zozketan
Gasteiztar batek 234.000 euro irabazi ditu Bonolotoaren zozketan
Loteria-billetea eskuz egin zuen Arabako hiriburuko Gasteiz Etorbideko 87 zenbakidun tabako-dendan.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztar batek 234.334 euro irabazi ditu abuztuaren 10eko Bonolotoaren zozketan. Bost zenbaki eta osagarria ere asmatu ditu.
Sarituak eskuz egin zuen zenbakien konbinazioa eta ez makinaz. Guztira zazpi apustu egin zituen, eta 3,5 euro ordaindu zituen loteria-billeteagatik. Arabako hiriburuko Gasteiz Etorbideko 87 zenbakidun tabako-dendan egin zuen apustua.
2015ean Araban egokitu den bigarren sari handiena da abuztuaren 10eko zozketako. Martxoaren 22an Primitivako Sari Nagusiak 5,4 milioi utzi zituen Gasteizen. Bonolotoari dagokionez, 2012an, 3,1 milioi euro egokitu ziren Gamarrako tabako-denda batean.