Gizartea -
Haurren Legea
Adingabeak ere genero-indarkeriaren biktimatzat hartzen ditu legeak
Haurren Legeak aldaketak ekarriko ditu beste lege batzuetan, besteak beste, Kode Zibilean, Atzerritarren Legean, gizarte segurantzaren arlokoan, Dependentzia Legean eta genero-indarkeriari buruzkoan.
Agentziak | Erredakzioa
Genero-indarkeriaren eraginpean dauden adingabeak biktimatzat joko ditu legeak; horrela islatzen du astearte honetan indarrean sartu den Haurren eta Nerabeen Legeak. Hogei bat lege eraldatu dituzte beste hori osatzeko: Kode Zibila, Atzerritartasun Legea, Gizarte Segurantzarena, Dependentziarena eta Genero-indarkeriarena, alegia.
Gobernuaren jomuga da Espainiako haur eta nerabeengan eragina duten legeak gauzatzea; kasu batzuetan, neurri berriak daude; beste batzuetan, hainbat autonomia-erkidegotan indarrean daudenak bildu dituzte.
Horrela, erreformak aldaketak dakartza genero-indarkerian; izan ere, genero-indarkeria pairatzen duten emakumeen seme-alabak biktima zuzenak izango dira; halaber, gogorarazten du epaileek beti azaldu behar dutela euren iritzia adingabeengan eragina duten kautelazko neurrien gainean.
Genero-indarkerian legeak amei ematen dien babesaren subjektuak
Legeak, era berean, hartzen ditu seme-alabak genero-indarkerian ere legeak amei ematen dien babesaren subjektutzat: pentsioen sistemaren erreforma batek saihestuko du familiako bat hil duen lagun batek kobratzea heriotza horrek sortutako pentsioa, ez du inporta zein den pentsio hori.
Ezkontide batek bestea hiltzen duenean, senar-emazte horien seme-alabek, gainera, zurztasun-pentsioa osoa kobratu ahal izango dute, ama edo aita gizeraileak bizirik jarraitzen duen artean, eta pentsio hori handiagoa izango da; izan ere, oinarri arautzailearen ehuneko ehuna aitortuko diote, eta ez horren zati bat, orain arte bezala.