Gizartea -

Zentral nuklearra

PSE-EEren aburuz, argi dago PPk Garoña berriro ireki nahi duela

Arabako Aldundiak eta Araba Garoñarik Gabe talde ekologistak lantegia berriz martxan jartzeko ustezko ahaleginen berri eman dute aste honetan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EE alderdiak ohartarazi duenez, PP Burgosen kokatzen den baina Arabatik gertu dagoen Garoñako zentral nuklearraren bizitza erabilgarria luzatu eta berriro irekitzearen aldekoa da "argi eta garbi".

Sozialistek, jakinarazpen baten bidez, bat egiten dute modu horretan Madrilgo Gobernuak eta Alderdi Popularrak Garoña berriz zabaldu nahi dutela dioten sektoreekin. Garoña 2013tik itxi zuten, haren ustiapen-lizentzia iraungi baitzen, eta ez du jarduerarik ordutik hona.

Azken egunotan, Arabako Aldundiak eta Araba Garoñarik Gabe kolektiboak arduratuta azaldu dira, uste baitute Gobernuak eta PPk zentralaren jarduera berrabiarazteko asmoa dutela hauteskunde orokorren aurretik.

Arabako PSE-EEko Igurumen eta Energia Politikako idazkari Daniel Senderosek salatu egin du Aldi Baterako Biltegi Zentralizatua (ATC) eraikitzeko Gobernuak daukan "presa".

Bere iritziz, aipatutako biltegiarekiko Mariano Rajoyk zuzentzen duen kabinetearen jarrerak "zentral nuklearren bizitza erabilgarria luzatzeko daukan premiari erantzuten dio"; horrela, Garoña berriz zabaltzea ahalbidetuz.

"Zaharkitua"

PSE-EEk "interes pribatuak herritarren segurtasunen aurretik jartzea" aurpegiratu dio Gobernuari. Sanderosek nabarmendu duenez, "Garoñako zentralak ez dio ekarpenik egiten Estatutuko sistema elektrikoari", amortizatua eta zaharkitua baitago; eta horrek arriskua dakar udalerrientzat eta herritarrentzat.

Alderdi sozialistak jakinarazi du maila instituzional eta juridiko guztietan lan egiten jarraituko duela Garoñako zentral nuklearra berriz ireki ez dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal sozialistak