Gizartea -

Ezbeharra

43 urteko emakume bat hil da Villabonan, zirkulazio istripu batean

Kamioiaren gidariak baimendutako alkohol-tasa gainditu du eta, hortaz, atxilotu egin dute. Bere autoak talka egin du kontrako noranzkoan zihoan kamioi baten aurka.

Kamioia, istripuaren ostean. Argazkia: Odei Esnaola
Kamioia, istripuaren ostean. Argazkia: Odei Esnaola
Ustez alkoholaren eraginpean zegoen istripua eragin zuen kamioilaria

1:27

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko bat (43 urtekoa eta Errenteriako bizilaguna) hil da Villabonan (Gipuzkoa), bere autoak aurkako noranzkoan zihoan kamioi baten aurka talka eginda.

Ibilgailu astunaren gidaria atxilotu egin dute, arduragabekeriaz egindako homizidio delitua egotzita. Gainera, EiTBk jakin ahal izan duenez, gidariak baimendutako alkohol-tasa gainditu du.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra bart jazo da, 22:50ean, N-1 errepidean.

Talkaren ostean, kamioia irauli egin da, eta autoak su hartu du. Suhiltzaileek bi gidariak erreskatatu behar izan dituzte. Kamioiarena Donostia Ospitalera eraman behar izan dute, baina autoarena dagoeneko hilik zegoen. Gorpua Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Errenteria albisteak Villabona bideoak