Gizartea -

Immigrazioaren drama

Almeriara maleta baten barruan heltzen saiatu den etorkin bat hil da

Gizona Melilla-Almeria bidea egin behar zuen ontzi batean sartu, eta maleta baten barruan ezkutatu zen. Bestalde, kamioi baten azpietan adingabe bat aurkitu du Polizia Nazionalak Ceutako portuan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Melillatik Almeriara joateko maleta baten barruan ezkutatu zen etorkin magrebtar bat hil egin zen atzo, EFE agentziak jakinarazi duenez.

Gizonezkoa itsasontzi batean sartu zen, ezkutuan. Ondoren, anaiaren ibilgailuan ezkutatu zen, maleta baten barruan.

20:00etan, ontzia Almerian porturatu zenean, ibilgailuaren jabea sotora jaitsi zen, eta larrialdi zerbitzuak ohartarazi zituen.

Osasun langileak etorkina suspertzen saiatu ziren, baina dagoeneko hilik zegoen.

Adingabe bat kamioi baten azpietan aurkitu du Poliziak Ceutan

Bestalde, kamioi baten azpietan penintsulara sartu nahi zuen adingabe bat aurkitu du Polizia Nazionalak Ceutako portuan.

17 urteko adingabea Ceutatik Alecirasera (Cadiz) doazen ibilgailuen kontrolean antzeman dute. Polizia Nazionalak adingabea  berehala erreskatatu eta aterpe batera bidali du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioaren albisteak