Gizartea -
Gertaera
15 urteko mutil bat hil da Vianan, perdigoi batek jota, antza
Lehen ikerketen arabera, mutila lagun batzuekin jolasean zebilela gertatu zen ezbeharra. Oraindik ez diote autopsia egin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
15 urteko mutil bat hil da Vianan (Nafarroa), dirudienez perdigoikada bat hartuta, EFEri epaitegitik gertuko iturriek baieztatu diotenez.
Gertakaria 1,15ean jazo zen, Juan Cruz Labeaga Mendiola kaleko 1.ean dagoen etxabean. Egun hauetan, jaietan daude Vianan.
Foruzaingoa ikertzen ari den auziak biktima eta bere lagunak egiten ari ziren jolasetan izan lezake oinarria; izan ere, etxabean perdigoiak zituen eskopeta bat ari ziren erabiltzen. Agenteak, lekukoei galdetuz gero, saiatzen ari dira baieztatzen perdigoiak jo zuela eta horrek eragin zuela heriotza.
Iturriek nabarmendu dute autopsia erabakigarria izango dela; hain zuzen, perdigoi batek ez du eragiten, normalean, pertsona baten heriotza, baina baliteke, salbuespen moduen, gertatzea.