Gizartea -

Drogaren Aurkako Ikerketa

Lezon atzemandako pilulak 'Superman' motakoak ziren

Duela bi aste 34 urteko gizonezko bat hil zen, eta haren etxean 239 pilula aurkitu zituzten.  Heriotzaren arrazoiak, oraindik, ez dituzte argitu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lezoko etxebizitza batean duela bi aste atzemandako 239 pilulak 'Superman' motakoak ziren, PMMA droga.  Etxe horretan bertan oso egoera larrian aurkitutako 34 urteko gizonezko bat artatu zuten, baina ordu gutxira hil egin zen. Eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu zuen, heriotza argitzeko. Oso droga arriskutsua da PMMA eta Europan hainbat lagun hil dira, droga hori hartuta.

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Unitatearen laborategietan aztertu dituzte Lezon aurkitutako pilulak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Joan den uztailaren 10ean topatu zuten droga: Lezoko etxebizitza baten gizonezko bat oso larri zegoen abisua helarazi zion SOS Deiak larrialdi zerbitzuak Ertzaintzari. Handik gutxira zendu zen.

Ertzaintzak etxebizitzan, besteak beste, kilo erdi haxix, 200 gramo kokaina eta arrosa koloreko 239 pilula aurkitu zituen.

Pilulek 'Superman'-en S hizkia zuten itsatsita, bi aldetan. PMMA substantziadun droga izan zitekeela iritzita, ikerketa zabaldu zuen Ertzaintzak.

Orain, hildako gizonezkoaren gorpuari egindako autopsiaren emaitzen zain dauden, heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Ertzaintzak gogorarazi du droga mota hori oso arriskutsua dela eta heriotza eragin dezakeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak argazkiak