Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gazte bat atxilotu dute Portugaleten, sexu-eraso saiakera leporatuta
24 urteko emakume bati iletik heldu omen zion, baina biktimak ihes egitea lortu zuen. Biktimen arretarako telefonoa: 016.
agentziak | erredakzioa
Ertzaintzak 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, uztailaren 12an emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Casilda Iturrizar kalean izan zen gertakaria, udalerriaren goiko eta beheko parteak lotzen dituen eskailera mekanikoaren inguruan.
Goizaldeko seiak baino lehentxeago, ustezko erasotzaileak 24 urteko emakumeari iletik heldu eta praketaraino makurrarazi zuen.
Biktimak libratzea eta ihes egitea lortu zuen, eta "erasotzaileak ezin izan zuen bere helburua bete", Ertzaintzaren arabera.
Biktimak salaketa jarri zuen, eta Ertzaintzak erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin zuen geroago.
Gainera, Ertzaintzak esan du litekeena dela erasotzaileak antzeko beste eraso batean parte hartu izana, egun horretan bertan, Udaltzaingoan beste salaketa bat jaso zuten eta.