Gizartea -

Karmengo Jaiak

Barakaldoko barraka batean harrapatutako 21 lagun erreskatatu dituzte

Antza denez, matxura teknikoa izan du barrakak eta bertan zeuden 21 lagunak 40 metroko altueratik jaitsi ezinda gelditu dira.

Argazkia: @mandogaine
Argazkia: @mandogaine
Argazkia: @mandogaine

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek Barakaldoko Karmen jaietako barraka batean harrapatuta gelditu diren 21 lagun erreskatatu ditu igande goizaldean. 40 metroko altueran geratu dira.

Antza denez, 20:15ean gertatu da arazoa Ansio festa gunean, BECetik gertu, eta, itxura guztien arabera, matxura teknikoa izan du barrakak.

Barakaldoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, barraka 40 metroko altueran zegoela gelditu egin da, eta larrialdiko jaitsiera sistemak ez du funtzionatu.

Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak gertaeraren tokira bertaratu dira, baina horien eskailera ez zen gorenera heltzen eta, beraz, Bilboko suhiltzaileen beste kamioi bat bertaratu da erreskatea gauzatzeko. Suhiltzaileek lau ordu behar izan dituzte 21 lagunak jaisteko.

Udalaren esanetan, matxuratutako barrakak legedia betetzen zuen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo