Gizartea -

Beroa

Estatuko 29 probintzia alertan daude, tenperatura altuengatik

Montanen (Castellon) , tximista batek sortutako baso-suteak 275 hektarea erre ditu dagoeneko, Granadan, Lujar Mendilerroaren inguruan, 600 lagun baino gehiago atera dituzte euren etxeetatik.

Madrilen, ume batzuk, euren burua freskatzen. Argazkia: EFE.
Madrilen, ume batzuk, euren burua freskatzen. Argazkia: EFE.
Madrilen, ume batzuk, euren burua freskatzen. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10 autonomia-erkidegotako 29 probintziatan dago indarrean bero handiak eragindako alerta laranja edo horia. Kordoban, Avilan, Madrilen eta Caceresen tenperaturarik altuenak 39 eta 41 graduren artean kokatuko dira, Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak bere webgunean jakitera eman duenez.

Andaluzian alerta laranja dute indarrean (arrisku nabarmena) Kordoban, Granadan eta Jaenean; izan ere, maximoak 40-41 gradukoak ere izan litezke. Huelvan, Malagan eta Sevillan alerta horian daude, 38 edo 39 graduko maximoengatik. Gaztela-Mantxan alerta laranja dute Albaceten, Ciudad Realen, Cuencan eta Toledon, 39-41 gradu ere izango baitituzte. Guadalajaran alerta horia dute (arriskua, beraz) 34-38 graduko tenperaturengatik.

Extremadura, Madril, Gaztela eta Leon, Galizia, Kanariak, Aragoi, Katalunia eta Valentzia

Extremaduran, alerta laranjan daude, eta Madrilen ere berdin; izan ere, 39-40 graduko tenperaturak izango dituzte Estatuko hiriburuan. Gaztela eta Leonen alerta laranja dute Avilan eta Salamancan, 34-39 maximoengatik, eta alerta horia Leonen, Segovian, Valladoliden eta Zamoran. Galizian, Kanarietan eta Teruelen, Tarragonan eta Valentzian alerta horia dago: 34-36 gradu izan litzakete.

Aemetek azaldu duenez, alerta laranja egoteak esna nahi du arrisku meteorologikoa kontuan hartzeko modukoa dela: ohikoak ez diren fenomenoak jazo litezke eta eguneroko jarduetarako arriskua egon liteke. Alerta horiak, berriz, esan nahi du herritarrentzat orokorrean ez dagoela arriskurik, baina egon liteke arriskua jarduera jakinen baterako.

Baso-suteak, Castellon eta Granadan

Bestalde, baso-sute bat dago Montan udalerrian, Castellon, eta dagoeneko 275 hektarea erre ditu. Garrak tximista batek sorrarazi zituen.

Granadan, Lujar Mendilerroaren inguruan, 600 lagun baino gehiago atera dituzte euren etxeetatik. Ostegun goizean oraindik aktibo dago bertan hasitako sutea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak Espainia bideoak Eguraldia Albisteak Uda hoy Bero-boladak azken ordukoa