Gizartea -
Telesaila Nafarroara heldu da
Ilara luzeak sortu dira Tuteran Game of Thrones-en castingean
HBOren taldeak "mediterraneoar itxurako" 800 gizonezko eta 400 emakumezko "beltzaran" behar zituen, datorren denboraldian figurante gisa agertzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Hainbat lagunek ilara luzeak egin dituzte Tutera Nafarroako herrian egin dute castingean, Game of Thrones telesailaren datorren denboraldian figurante moduan agertzeko, Udaltzaingoak Eferi jakinarazi dionez.
Castinga egin duen taldeak "mediterraneoar itxurako" 800 gizonezko eta 400 emakumezko "beltzaran" behar zituen eta prozesua 8:00etan abiarazi dute, beharrak ase arte, enpresak Twitter bidez jakinarazi duenaren arabera. Gizonezkoek 175 cmko eta emakumeek 170 cmko altuera izan behar zuten gutxienez, eta ezinbesteko baldintza zen tatuajerik ez izatea.
Gizonezkoek ile motza, ez horren motza eta luzea izan zezaketen, baina emakumezkoena luzea izan behar zen; gainera, "modernoegiak" izatekotan ez dituztela hautatuko ohartarazi dute.
Almeriako hiriburuak eta Tuterak (Nafarroa), hala, Girona eta Peñiscola (Castelló) hiriekin bat egingo dute, Game of Thrones lau lekuetan grabatu baitute datorren denboraldirako, Fresco Filmeko ordezkarien esanetan.
Hala, Andaluzia mundu osoan zehar gehien ikusten den telesailaren eszenatoki izango da berriz ere.
Sevillako Real Alcazarren iazko grabaketaren ostean, Almeriako Alcazaba datorren denboraldian agertuko da, aipatutakoez gain.
Azken bost urteetan, HBO telebista katearen taldeak Ipar Irlandan, Kroazian, Islandian, Maltan eta Marokon, besteak beste, grabatu du.