Gizartea -
Kanpaina sanferminetan
Kazetariak eta sanferminetako pertsonaiak, sexu-erasoen aurka
Dantzariek, dultzaineroek, entzierroko medikuek, peñen federazioak, entzierroko artzainek eta txistulariek kazetariekin bat egin dute kanpainan, baita erraldoien lau erreginek ere.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Udalak eta ‘Sanferminak Berdintasunean’ kolektiboak sexu-erasoen aurka martxan jarritako kanpainarekin bat egin dute gaur kazetariek eta jaietako pertsonaiek.
Dantzariek, dultzaineroek, entzierroko medikuek, peñen federazioak, entzierroko artzainek eta txistulariek kazetariekin bat egin dute kanpainan, baita ‘Caravinagre’ kilikiak eta erraldoien lau erreginek ere.
Guztiak argazki batean agertu dira sanferminetan sexu-erasoak errefusatzeko.
Era berean, Pilar Mayo Emakumeen Udal Kontseiluko ‘Sanferminak Berdintasunean’ kolektiboaren koordinatzaileak bat egin du aurten. Kanpainan komunikabideei “leku garrantzitsu bat” uztea iaz pentsatu zutela gogorarazi du Mayok.
Iaz komunikabide guztien batasuna lortu zutela goraipatu du Mayok. “Interesgarria izan zen”, erantsi du. Aurten sanferminetako pertsonaia ezagunak barneratu dituztela zehaztu du. “Ezezkoak, jaietan, ezezkoa izaten jarraitzen du” eta festetan “ez du guztiak balio”, aldarrikatu dute guztiek batera.