Gizartea -
Irailetik aurrera
LOMCEren DBH eta Batxilergoko curriculumak indarrean, Nafarroan
Espainiako Gobernuak ezarritako edukiak bere egin ditu egungo UPNren Gobernuak. Aldaketa txiki batzuk ere sartu ditu, esaterako, Nafarroako bandera, armarria eta ereserkia ezagutzea.
eitb.eus
LOMCEren DBH eta Batxilergoko curriculumak indarrean izango dira irailetik aurrera Nafarroan, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Gaur argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialak. Honenbestez, Espainiako Gobernuak ezarritako edukiak bere egin ditu egungo UPNren Gobernuak.
Aldaketa txiki batzuk ere sartu ditu, esaterako, Nafarroako bandera, armarria eta ereserkia ezagutzea. Bestalde euskal kulturari egiten zaion erreferentzia gutxitu egin du UPNk.
Gobernua uzteko egun gutxi falta direnean azken urrats hau eman du Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak.
?Hezkuntza propio? bat lortzeko prozesua martxan jarriko du EH Bilduk EAEn eta Nafarroan
Bestalde, ?hezkuntza sistema propio bat? eraikitzeko, proposamen politikoa adosteko, ?prozesu irekia eta parte-hartzailea? martxan jarriko du EH Bilduk Euskadin zein Nafarroan, irailean.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Lomce aplikatu dutela salatu dute gaur Belen Arrondo legebiltzarkideak eta Esther Corres Nafarroako parlamentariak. Prentsaurreko bateratua eman dute Gasteizen.
?Gure bide propioa egiteko sekula izan diren baldintzarik onenak daudenean Madrili men egitea erabaki dute bi exekutiboek?, kritikatu du Arrondok.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak euskararen aurka egin duela esan du Corresek. Gainera, UPNren Exekutiboak Lomce ?erabat? ezarri duela erantsi du EH Bilduko ordezkariak.