Gizartea -

BEROALDIA

Tenperaturek behera egingo dute ostegun honetan

Tenperatura jaitsi egingo da eta iparraldeko haizea ibiliko da egun osoan. Ostiralean, berriro, bero kontuak izango dira nagusi.

Beroaldia
Beroaldia
Ipar haizeak tenperaturen jaitsiera ekarri du

1:14

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenak dioenez, ostegun honetan, uztailaren 2an, tenperatura freskotu egingo da egun osoan iparraldeko haizea ibiliko da eta. Hasieran ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta hodei ugari agertuko dira zenbait unetan. Ez da baztertzen zirimiria egitea iparraldeko eremuetan. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, zerua txukunduz eta ostarteak zabalduz.

Arratsalde-gauean baliteke zaparrada trumoitsu bakanen bat botatzea. Tenperaturak behera egingo du bost gradu baino gehiagoz. Kostaldean 23-24 graduren bueltan ibiliko da eta barnealdean 27-28 gradu inguruan.

Hiriburuetan, Bilbon 19 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 28 gehienez, eta Iruñean 18 gutxienez eta 32 gehienez.

Ostiralean, berriro bero

Ostiralean hegoaldeko haizea eta bero kontuak bueltan izango dira. Hego-ekialdeko haizea bizi ibiliko da eta balio altuenek 35 graduren muga gaindituko dute toki askotan. Haizea mendebal eta ipar-mendebaldera aldatuko da arratsaldean zehar, tenperaturaren jaitsiera eraginez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa EAE Eguraldia Bilbao Eguneko albisteak Uda Bero-boladak