Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Barañaingo jaietan ustez gertatutako sexu-eraso bat ikertzen ari dira
Udaltzaingoak erasotzailea identifikatu du erasoa jasan duen emakumeak salaketa ezarri ostean.
erredakzioa
Barañaingo jaietan bart, goizeko bostak aldera, gertatutako ustezko sexu-erasoa ikertzen ari dira. Udaltzaingoak erasotzailea identifikatu du jada, erasoa jasan duen emakumeak salaketa jarri ostean.
Dirudienez, Barañaingo lokal batean jazo zen ustezko erasoa, eta, ondoren, biktimak (20 eta 30 urte arteko emakume bat) salaketa jarri zuen.
Udaltzaingoak, horren berri jasotakoan, operazioa abiatu zuen, eta ustezko erasotzailea identifikatu du jada.
Gertakaria salatzeko, Barañaingo jai batzordeak elkarretaratzea eta batzar irekia deitu du gaurko, 18:00etarako, Foru plazan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea